SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Iruñean, etxebizitza batean piztutako sutean

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gauerdian piztu da sutea, Mendillorri auzoko etxebizitza batean. Pertsona bat hil da, eta beste bi zaurituta eraman dituzte Nafarroako Ospitalera.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil da eta bi zauritu, Iruñean izan den sutean

Pertsona bat hil da, bart, Iruñeko Mendillorri auzoko etxebizitza batean izandako sutean.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Nafarroako Suhiltzaileek eman dute sutearen berri. Antza, eraikinean zeuden beste bi pertsona erietxera eraman dituzte, zaurituta.

Etxebizitzak kalte nabarmenak izan ditu eta eraikinaren kanpoaldea ere kaltetua suertatu da.

Cordovillako parkeko suhiltzaileek hartu dute parte itzaltze lanetan, baita Iruñeko Udaltzaingoak ere.

Polizia Nazionalaren esku geratu da sutea nola gertatu den ikertzea.

Albiste gehiago gizartea

Ola de calor en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beroak ez du etenik Euskal Herrian

Asteburuko bero-boladak jarraipena izango du astean zehar, eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak neurtuko dira berriro hiriburuetan.

Gehiago kargatu