Kasu berriak apur bat igo dira Nafarroan, 160ra, baina positibitatea %5,5ekoa da
Nafarroako Foru Erkidegoko Osasun Sailak covid-19aren 160 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino gehiago (145). Gainera, 87 urteko emakume bat hil zen.
2.898 proba egin zituzten atzo (1.549 PCR eta 1.349 antigeno test), eta, ondorioz, positibotasun tasa % 5,5ekoa izan da, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Kutsatze berriei dagokienez, zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman zituzten kasu positiboen % 49, Tutera aldean % 32 eta Lizarraldean % 2. Gainerako positiboak ( % 17) Nafarroako beste eskualde batzuetan diagnostikatu ziren.
Kasu berrien adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoena ( % 26) eta 45 eta 59 urte bitartekoena ( % 23) izan ziren. Ondoren, 30-44 urtekoak ( % 19) eta 15-29 urtekoak ( % 15) daude, eta horien atzetik, 60-75 urtekoak ( % 9) eta 75 urtetik gorakoena ( % 8).
Bestalde, 87 urteko emakume bat hil zen atzo Nafarroan. Heriotza horrekin, guztira 1.165 pertsona hil dira Foru Erkidegoan covid-19agatik, pandemia hasi zenetik.
Ospitaleei dagokienez, hamar pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo, horietako bat ZIUn. Gaur egun, 197 pertsona daude ospitaleratuta covid-19rekin (atzo baino bi gutxiago), eta horietako 40 ZIUn (bat gehiago).
Astean zehar, Foru Erkidegoan 130 kasu erregistratu ziren astelehenean ( % 5,5), 156 asteartean ( % 5,3), 181 asteazkenean ( % 6,4), 145 ostegunean ( % 5,6) eta 160 kasu ostiral honetan ( % 5,5).
Txertaketaren datuei dagokienez, atzo 4.787 dosi eman zituzten. Gauzak horrela, Nafarroan 245.637 txerto inokulatu dituzte dagoeneko, eta 73.261 pertsonak dute pauta osoa (bi dosiak).
Asteburuari dagokionez, Iruñean eta eskualdean txertoa hiru txerto gunetan jarriko dute gaur eta bihar: UPNA, Forem eta Maristen ikastetxe ohia.
Osasun Eremuan, Tuterako Jesuiten Eskolako kiroldegian, eta Lizarrako Osasun Eremuan, Garcia Orcoyen Ospitalean.
Lakuntza perimetralki itxita
Gauerditik itxita dago Lakuntza, azken 14 egunotan izan diren covid-19 kutsatzeen ondoren. Maiatzaren 8ra arte iraungo du itxierak, egun hori barne. Egoera epidemiologikoaren arabera luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe uzteko aukera izango da.
1.200 biztanletik gora dituen Lakuntza udalerrian, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 2.892 kasukoa da 100.000 biztanleko, hau da, Nafarroakoa (353 kasu 100.000 biztanleko) baino zortzi aldiz handiagoa. Aurreko zazpi egunetan, 2.658 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.
Pitin bat hobera egin dute datuek EAEn, 769 kasu berri eta %6,8ko positibitatearekin
Covid-19 kasu berriek behera egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan: 769 kasu diagnostikatu dira azken orduetan, eta positibotasun-tasa % 6,8koa izan da, hori ere ostegunekoa baino baxuagoa. Ospitaleetan, dena dela, egoerak oso larria izaten jarraitzen du, 189 pertsona baitaude ZIUetan.
Osasun Sailak maiatzaren 1 honetan jakitera eman dituen datuen arabera, atzo ostegunean adina proba egin zituzten (11.349), baina 39 kutsatu gutxiago zenbatu zituzten, eta egindako test bakoitzeko positiboen ehunekoa ere murriztu egin da, % 7,3tik % 6,8ra.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.