Covid-19 kasu berriak 112raino jaitsi dira Nafarroan
Beheranzko joerari eutsi dio beste egun batez Nafarroak, 112 covid-19 kasu berri atzeman baitzituzten ostiralean, bezperan baino 13 gutxiago, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Duela zazpi egun baino 48 kasu gutxiago (160) dira eta duela 14 egun baino 53 gutxiago (165).
Nolanahi ere, 2.236 proba (1.357 PCR eta 879 antigeno test) egin ziren eta positibo tasa % 5ean mantendu zen; aurrego eguneko tasa bera, beraz.
Tuteran atzeman dituzte kutsatze gehien: hamar. Ondoren, Iruñeko San Juan auzoan, bost. Iruñean eta bere eskualdean zenbatu ziren kasu positibo berrien % 37; Tutera aldean, % 16; Lizarraldean, % 11, eta Nafarroako gainontzeko eskualdeetan, % 36.
Adinaren arabera, positibo berrien talde nagusia 45-59 urte bitartekoena (% 39) eta 15 urtetik beherakoena (% 21) izan ziren; ondoren, 15-29 urte bitartekoena (% 19), 30-44 urte bitartekoena (% 11), 60-75 urte bitartekoena (% 5) eta 75 urtetik gorakoena (% 5).
Gobernuak emandako datuen arabera, atzo zortzi pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, horietako bat ZIUn; beraz, guztira, 152 ziren covid-19a dela-eta ospitaleratutako pertsonak (ostegunean baino 13 gutxiago), horietako 28 ZIUn (2 gehiago).
Gainera, atzo ez zen hildakorik izan. Nafarroan, guztira, 1.174 heriotza baieztatu dira covid-19ak eraginda, eta 60.516 pertsona kutsatu dira pandemia hasi zenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.