Nafarroak berretsi du covid-19aren txertoek % 95 saihesten dutela ospitaleratzea
Nafarroan, covid-19aren kontrako txertoen lehen dosia hartzeak % 72 ekidin du ospitaleratzea, eta % 95, bi dosiak hartu dituztenen artean.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) eman ditu datuok, Foru Erkidegoan 2021eko urtarrila eta apirila bitartean 21.000 pertsonarekin egindako ikerketaren harian. Emaitzak esanguratsuak direla ikusita, ISPLNk txertoa hartzeko deia egin du, sendagaiari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko.
"Txertoaren lehen dosiaren eraginkortasuna neurrizkoa da, eta, bigarrenaren ostekoa, altua", nabarmendu du ikerketa taldeak. Ikerketaren txostena Eurosurveillance aldizkari zientifikoan argitaratu dute, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Ikerlana txertoaren eraginkortasuna berresteko asmoarekin egin da, Nafarroan, covid-19a zuten gaixoen hurbileko kontaktu ziren 18 urtetik gorakoekin. Zehazki, 20.961 pertsonari egin diete jarraipena; txertoaren lehen dosia emanda zuten 869 eta biak emanda zituzten 512 aurkeztu dira horretarako boluntario.
Txertatutako kontaktuen artean, % 58k Pfizerrena zuten emanda; % 37,9k, AstraZenecarena, eta % 4,1ek, Modernarena. Hala ere, ikerketa taldeak jakinazi du ikerketak ez duela balio txertoen marka ezberdinen eraginkortasuna aztertzeko; izan ere, txertaketa taldeen araberakoa izan da marka bat edo bestea ematea. Gainera, ikerketa burutu zuten momentuan, ez zegoen Nafarroan AstraZenecaren bigarren dosia emanda zuen herritarrik.
Ikertutako pertsonen profila
Normalean, txertoaren eraginkortasuna frogatzeko ikerketetan arazoak izaten dituzte estudioko bi taldeak (txertatutakoak eta txertatu gabeak) konparatzeko, ezin delako behar bezala neurtu pertsona horien esposizio maila. Adibidez, txertoa hartzen duten pertsonek segurtasun neurriak zorrotzago bete ditzakete, edo, kontrara, txertatu ostean neurriok aintzat ez hartzea erabaki dezakete.
Ikerketa honetan, baina, ISPLNk azaldu du joera horiek "behar bezala kontrolatzea" lortu dutela, ikertutako pertsona guztiek antzeko esposizio arriskua izan baitute.
Horrela, berrogeialdiaren hasieran eta amaieran hartu zituzten gaixoen datuak, gaitzarekin kutsatu zirela ziurtatzeko. Orotara, SARS-CoV-2arekin kutsatutako 7.240 kasu (% 35,6) atzeman zituzten; horietako 5.467k ez zuten sintomarik izan, eta 559 ospitalean sartu behar izan zituzten. Britainiarra izan zen aldaera ohikoena, 1.256 kasutan hori atzeman baitzuten (% 68,9).
Txertoaren lehen dosia hartu zuetenen artean, % 35ekoa izan zen SARS-CoV-2ak eragindako edozein infekzio ekiditeko eraginkortasuna. Txertaketa osatu zutenen artean, berriz, % 66koa zen efikazia. Sintomarik gabeko gaixoen artean eraginkortasuna handiagoa dela frogatu du ikerketak: % 42koa lehen dosiarekin eta % 82koa bigarrenarekin.
Lehen dosia emanda, babesa "nabarmen" handitu da txertaketa prozesua bukatu duten pertsonetan: % 48 edozein motatako infekzioean aurrean eta % 69 sintomadun infekzioen aurrean.
Aipatzekoa da lehenengo txertoa jaso zuten 60 urtetik gorako gaixo sintomadunetan efikaziak % 30 egin zuela behera, 18 eta 59 urte bitartekoen % 51ren aurrean. Hala ere, adin tarteen arteko aldea murriztu egin da bigarren dosiarekin: % 77, % 84ren aurrean.
ISPLNk txertoen eraginkortasunaren inguruko datuak biltzen jarraitzen du, eta astero emango dute ikerketaren ondorioen berri, Foru Gobernuak aurreratu duenez.
Ikerketak aditzera eman dituen datuen artean, azpimarratzeko modukoa da txertoa jaso duen pertsonak ospitaleratu behar izateko aukera egon badagoela.
Hainbat ikerketa mota
Arestian aipatutako aurreikuspenak saio klinikoetakoak baino txikiagoak dira, besteak beste, txertatutako herritarren artean adinak edota patologiaren batek baldintzatutako pertsonak egon daitezkeelako.
Osasun langileen artean egindako ikerketetan ere bestelakoak dira datuak, ikertuak pertsona gazteak direlako eta langile osasuntsuaren eraginpean egon daitezkeelako. Eragin honek ikerketan parte hartzen duten langileen osasun onari egiten dio erreferentzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak onartu egin du adin txikikoen udalekuetan babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, aintzat hartzea babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma "zuritzea" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendekotasuna egiten dituen eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.