delitua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Bizkaian osasun-kontrolik gabe egindako gaztak saltzegatik

Etxean egiten zuen gazta freskoa gero Bizkaiako zenbait herritako denda naiz partikularri saltzeko. Beste hiru pertsona ere ikerketapean daude.
18:00 - 20:00
Etxean osasun-kontrolik gabe egiten zituen gaztak saltzeagatik atxilotua

Emakume bat atxilotu dute Bizkaian bere etxean eta inolako osasun-kontrolik gabe egindako gaztak saltzeagatik, gaur Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera. Ertzaintzako Ikerketako eta Polizia Judizialeko atal nagusietako agenteek atxilotu dute emakumea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lankidetzan.

Atxilotutakoaz gain, beste hiru pertsona ere ikerketapean ditu Ertzaintzak osasun-publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik. Ustezko elikagai-iruzur honek kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarriko duten produktuak ekoiztea, banatzea edo merkaturatzea zigortzen du, kasu honetan kontsumorako diren eta osasunarentzat kaltegarriak izan litezkeen gaztak egitea eta saltzea.  

Ikerketari 2021eko otsailean ekin zioten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean salaketa bat jaso baitzen pertsona bat inolako osasun-kontrolik gabe etxean egindako gaztak saltzen ari zela eta.

Ikerketaren ondorioz, joan den astean atxilotu zuten Osasun Sailean salatutako emakumea, Bizkaiko hainbat herritan partikularrei eta merkataritza-establezimenduei gaztak saltzen ari zela egiaztatu ondoren. Era berean, ikerketan zehar agenteek ikusi zuten gizon bat esne-ontziekin sartzen zela emakumea bizi zen Ezkerraldeko etxe batean eta atxilotuaren amaren etxean, eta hau ere ikertu dute delituarekin lotuta. Bestalde, atxilotu duten emakumea saltzeko gaztak hartuta bi etxeetatik irteten ikusi zuten.

Pertsona hori atxilotu zutenean, bere etxean sartu ziren bere baimenarekin, eta egiaztatu zuten ez zituela betetzen jendeari saltzeko gazta freskoa egiteko bete beharreko baldintzak.

Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikariekin batera Santurtziko lokutorio bat ikuskatu zuten, atxilotuak bertan uzten baitzituen eskatutako gaztak. Osasun-teknikariek hartu eta suntsitu egin zituzten inolako etiketarik gabe salgai zeuden gazta freskoak.  

Elikagai-iruzur honengatik abian jarritako eginbideak Barakaldoko Epaitegiaren eskuetan jarri dituzte, eta bertara agertu beharko dute, dei egiten zaienean, gertakari hauetan inplikatuta dauden lau pertsonak. Delituak izan ditzakeen zigor-ondorioez gainera, Osasun Sailak dagokion administrazio-espedientea abiaraziko du.

Elikagaiei buruzko araudia eta kontrolak

Europar Batasuna oso garantista da osasuna babesteari eta elikagaien segurtasunari dagokienez, eta baldintzak, beraz, oso zorrotzak dira eta barne hartzen dituzte instalazioen eta ekipamenduen hainbat alderdi, garbitasuna, laneko jardunbide zuzenak, barne kontrolak eta analisiak, kontrol-erregistroak, langileen prestakuntza, izurriteei aurre egitea, etiketak, etab. Hori dela eta, ekoizpen klandestinoak ez ditu kontrol eta baimen horiek izaten, eta ez dago bermatuta, beraz, prestatutako elikagaien kontsumoari segurtasuna ematen dioten baldintza horiek guztiak betetzen direla.   

Ontze motzeko gaztak, gazta freskoak edo bigunak, beste patogeno batzuen artean, Listeria monocytogenes bakteriaren transmisore arriskutsuak izan daitezke, eta listeriosi-agerraldiekin gehien lotzen diren produktuetako bat dira. Bakteria gaztak egiteko erabiltzen den esnearen edo gaztak egiteko erabiltzen diren eta behar bezala desinfektatuta ez dauden ekipamenduen edo azaleren bidez iristen da. Gazta onduetan ere izaten da listeria, baina ohikoagoa da ontze motzeko gaztetan, bereziki pasteurizatu gabeko edo behar bezala pasteurizatu gabeko esnearekin egiten badira, eta, hain zuzen ere, establezimendu klandestinoetan izaten da ohikoagoa hori.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X