'Hondartzarako trena'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai daude udan Gasteiz eta Donostia lotuko dituen trenaren txartelak

Zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 1era izango da, eta joan-etorriaren kostua 20,60 eurokoa izango da.
Renferen tren bat.
Renferen tren bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Renfek salgai jarri ditu dagoeneko Gasteiz eta Donostia lotzen dituen hondartzako trenaren txartelak. Uztailaren 1etik irailaren 1era bitartean egongo da indarrean zerbitzua eta Arabako hiriburuan bizi diren herritarrak Donostiako hondartzetara joan ahal izango dute udan zehar.

Trena Gasteizko geltokitik abiatuko da 8:57an. Dulantzin, Agurainen eta Araian egingo ditu geldialdiak eta 10:48an iritsiko da Donostiara. Arratsaldean, Gipuzkoako hiriburutik 19:57an irtengo da eta 21: 45ean iritsiko da Gasteizera.

Larunbatetan ordutegia ezberdina izango da. Donostiatik 20:40ean irtengo da eta Gasteizera 22:29an iritsiko da.

Joan-etorriak 20,60 euroko prezioa izango du, eta txartelak honako toki hauetan eros daitezke: geltokietan, bidaia-agentzietan, posta-bulegoetan, Autobenta makinetan, 912 320 320 telefonoan eta www.renfe.com webgunean.

Tren bakoitzak 258 plaza ditu, aire girotua eta mugikortasun urriko pertsonentzako eta WC egokituentzako lekua. Gainera, balio anitzeko gune bat dute, elikagaiak eta edariak saltzen dituzten makinekin.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X