Zeliakia listu bidez detektatzeko metodoa garatu dute euskal ikerlariek
Ainara Castellanos eta Maialen Sebastian, UPV/EHU eta Ikerbasque-ko ikerlariek, Biodonostia eta Biocruces institutuekin eta Txagorritxu eta Galdakaoko ospitaleekin lankidetzan, gaixotasun zeliakoaren diagnostikoan laguntzeko metodo ez inbaditzaile bat garatu dute listua erabiliz. Frogatu dute, metodo honi esker, gutxitu egin daitekeela beste metodo inbaditzaile batzuen erabilera, endoskopiak eta odol-proba genetikoak, kasu.
Egun, diagnostikoa baieztatzeko endoskopia egitea beharrezkoa da. Hau prozedura desatsegina izateaz gain, nahiko garestia izaten da, eta ez da beti beharrezkoa. Alde batetik, gaixotasun zeliakoaren sintomatologia duten pazienteei endoskopia egiten zaie, baina sintomak: tripako mina, pisu galera edo anemia, besteak beste oso arruntak izaten dira, alegia, beste gaixotasun askoren antzekoak.
Era berean, gaixotasun zeliakoa garatzeko arrisku handiena ematen duen aldaera genetikoa populazio osasuntsuaren ehuneko handi batean dago. Ondorioz, sintoma eta arrisku genetikoa duten paziente ez zeliako askori behar ez den endoskopia bat egiten zaie.
Hortik abiatuta, Castellanos ikerlari nagusiak eta Sebastian doktoratu aurreko ikasleak, ikertu nahi zuten ea ba ote zen beste metodo posiblerik, metodo inbaditzaileak erabili beharra saihesteko, nahitaezkoa ez den kasuetan.
Metodoa garatzeko prozedura hurrengo hau izan da: Lehenik eta behin, listuan ere zeliakoen hestean ikusten den hantura ikusteko gai zirela ziurtatu zuten. Ondoren, paziente zeliakoen eta paziente kontrolen (hau da paziente ez zeliako) listu laginetan hantura kuantifikatu zuten. Listu lagin horietan gaixotasun zeliakoaren arrisku genetika ere aztertu zuten.
Hanturaren eta arrisku genetikaren inguruko informazio horrekin guztiarekin, iragarpen formula bat sortu zuten. Eredu honen iragarpen ahalmena 100 listu laginetan itsuan frogatu zuten eta lortutako asmatze tasa %73koa izan zen. Gainera, euren iragarpen ereduak %91ko sentikortasuna aurkeztu zuen, hau da, gaixotasun zeliakoa dutenen artean asmatze tasa %91koa izan zen.
Castellanosek eta Sebastianek uste dutenez garatu duten metodoa "gaixotasun zeliakoa izateko susmoa duten pazienteei, endoskopia egin baino lehen, baheketa modura egitea baliogarria izan daiteke". Euren iragarpen ereduak sentikortasun altua du eta beraz, gaixotasun zeliakoaren diagnostikoa baztertzeko egokia dela uste dute. Era berean, onartu dute euren iragarpen ereduarekin emaitza onak lortu dituzten arren ez dela %100 zehatza, eta beraz gaur egungo diagnostiko metodo tradizionala ezin dela guztiz baztertu. Ondorioz, eredu honek zeliakotzat iragartzen dituen pazienteei endoskopia egitea ideia ona izango litzatekeela proposatzen dute ikerlan honen arduradunek. Edozein kasutan ere, metodo hau erabiliz egiten diren endoskopia kopurua asko murriztuko litzateke.
Gainera, erakutsi dute, listu lagin berdinean gaixotasunaren arrisku genetika ere aztertu ahal denez, odolean egiten diren proba genetikoen ordezko ez-inbaditzailea ere izan daiteke, listu laginen bilketa odola ateratzea baina erosoagoa baita.
Zer da zeliakia?
Gaixotasun zeliakoa nahasmendu autoimmune konplexua da, eta genetikoki aurrez prestatuta dauden pertsonei eragiten die. Kalkuluen arabera, biztanleen % 1ek du gaixotasun hori, eta, gaixotasun hori sortu ondoren, bizitza osoan irauten du.
Zeliakia duten pertsonek ezin dute, besteak beste garian, garagarrean eta zekalean dagoen glutena proteina. Glutena hartzeak hesteetako nahasmenduak eragiten ditu gaixotasun zeliakoa duten pertsonengan, eta horiek larriak izan daitezke intolerantzia oso handia bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueretan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.