Araudia betetzen ez zuten zortzi sareta-maskara modelo erretiratu ditu Euskadik
Kontsumobidek egindako higiene-maskarak ikuskatzeko azken kanpainaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok emandako datuen arabera, 28 modeloren laginak hartu dira; horietatik 8 sareta-maskarak. Azterketan ikusi ahal izan denez, Euskadin salgai egon diren aztertutako sare itxurako zortzi maskaretako bakarrak ere ez duela betetzen bakterio-filtrazioari dagokion araudia.
Maskara berrerabilgarriek bete beharreko iragazketa, gutxienez % 90 izan behar bada UNE arauaren arabera, aztertutako maskarak ez dira % 27,5ko iragazketara iristen, baxuenak % 9,8ko iragazpena erakutsi du.
Kontsumobidek ibilgetu egin ditu sareta-maskara modelo horiek —Euskal Autonomia Erkidegoan gehienak merkatutik erretiratuta daude—, eta Kontsumo Ministerioaren alerta-sarean abisua eman du gainerako autonomia-erkidegoei jakinarazteko eta ohartarazteko. Sare honetan sartu ondoren, dagokion epea itxaron behar da enpresek alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Bestalde, gainerako maskara higieniko berrerabilgarrietan eta erabilera bakarrekoetan, aztertutako 20 modeloetatik 3k ez zuten bakterio-iragazketa betetzen, % 76tik % 91ra bitarteko ehunekoak zituzten, % 90era edo % 95era iritsi behar zutenean —berrerabilgarriak ziren ala ez kontuan hartuta—.
Gainerako modeloek gainditu dute laborategiko proba UNE arauak ezarritako parametroetan egoteagatik. Hala ere, etiketetan akatsak hautematen jarraitzen da, hala nola jarraibideak gaztelaniaz ez ematea, saiakuntza-txostenen erreferentziarik ez egotea, haurrentzako edo helduentzako produktuak diren berariaz ez adieraztea, edo osasun-ekipamendu bat ez dela adieraztea, besteak beste.
Une honetan, kanpaina enpresen helegite-fasean dago, eta, beraz, oraindik ezin dira eman merkatutik erretiratutako modeloen datuak, administrazio-epe eta izapide guztiak betetzen ez diren bitartean. "Kontsumitzaileen eskubideak uneoro errespetatzen direla ziurtatu nahi dugu, prozesuak aurrera eramateko legezko bermeekin, eta hori zaintzen jarraituko dugu", esan du sailburuak.
Kanpaina apirilean jarri zen abian, Kontsumo Ministerioaren araudi berria indarrean sartu zenean, Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu fisikoetan saltzen diren higiene-maskaren bakterio-etiketatzea eta -iragazketa egiaztatzeko, maskara saredunetan arreta berezia jarrita.
Sailburuak azaldu duenez, Espianiako Gobernuak kanpoaldean maskaren erabilera malgutuko dela iragarri arren, ez dugu ahaztu behar "maskara funtsezko tresna eta birusa zabaltzearen aurkako armarik eraginkorrenetako bat izan dela. Eta luzaroan jarraitu beharko da hura erabiltzen, batez ere barrualdeetan, baina baita, kanpoaldeetan ere, beste zenbait neurri bete ezin diren kasuetan".
Hori dela eta, merkatua kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena duten agintariek "bereziki erne" egon behar dutela adierazi du. "Oso kanpaina zorrotza egin dugu, autonomia-erkidegoen artean zabalenetakoa; lehenik eta behin, maskara saredunetan jarri delako arreta, eta, bigarrenik, laborategira bidaltzeko lagin zabala hartu delako".
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.