Bi lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan alokairu turistikoekin iruzur egitea leporatuta
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako "CHEAT-STAY" operazioan, nazioarteko erakunde kriminal bat desegin dute, Internet bidezko iruzurrak egiten zituena. 10 pertsona atxilotu dituzte (5 Madrilen, 2 Gipuzkoan, 2 Malagan eta 1 Sevillan). Horiei ustezko iruzur larriagotua, erakunde kriminaleko kide izatea, dirua zuritzea, nortasuna ohostea eta dokumentuak faltsutzea egotzi diete. Gainera, iruzurrekin zerikusia izan dezaketen beste 20 pertsona ikertzen ari dira.
Ikerketari 2018an eman zitzaion hasiera, turismo-alokairuetan iruzurrak hauteman ondoren. Guztiek ezaugarri komun bat zuten: iruzurrez eskainitako etxebizitza guztiak Cadizeko kostaldeko herrietan zeuden. Guardia Zibilak eta Ertzaintzak gertakariekin erlazionatutako hainbat eta hainbat salaketa jaso zituzten, eta une horretan ekin zioten bi kidegoek ikerketa bateratuari.
Iruzurra egiteko iragarkiak sartzen zituzten delitugileek helburu horrekin sortutako hainbat web-orritan, eta, enpresa faltsuen bidez, turismo-ostatuetako gezurrezko alokairuak eskaintzen zituzten. Modalitate horrez gainera, talde kriminaleko kideek ondasun higiezinen erosketarekin eta hirugarrenen kreditu-txarteletan iruzurrezko karguak egitearekin zerikusia zuten beste hainbat iruzur ere egin zituzten.
Iruzurren atzean hacker aktiboenetako bat
Egindako ikerketari esker jakin ahal izan zuten iruzurrak ez zirela jarduera isolatuak, elkarrekin zerikusirik ez zuten pertsonek egindakoak, baizik eta ongi hierarkizatutako nazioarteko talde kriminal batek antolatuak. Horrez gainera, jakin zuren taldearen burua, Europako agintari judizial eta polizialen ustez, une horretan zegoen hackerrik aktiboenetako bat zela.
Ikerketaren bidez argitu zen taldeak 4 milioi eurotik gorako irabaziak lortu zituela egindako jardueren ondorioz, eta 300 bat pertsonari egin ziela iruzur etxebizitzen iruzurrezko alokairuen eta oporretako paketeen, kreditu-txartelen klonazioaren edo hotel guneen salerosketa-operazioetan esku hartzearen bidez.
Delitu-jardueraren bidez sortutako kapitala mugitzeko, taldeak iragarkiak sartzen zituen Interneteko hainbat ataritan lana eskainiz, eta euren zaurgarritasun-egoeragatik hautatuko pertsonek "diru-mando" lanak egin behar izaten zituzten. Horrela, biktimek dirua sartzeko erabiltzen zituzten banketxeetako kontuen titular gisa jartzen zituzten pertsona horiek, eta sartutako dirua berehala mugitzen zuten finantza-zirkuitu ilunetatik taldearen goiko mailetaraino.
Operazioa Ertzaintzako Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak eta Jerez de la Fronterako Guardia Zibileko Ikerketa Atalak egin dute Guardia Zibileko Polizia Judizialeko Unitate Teknikoko Nazioarteko Lankidetzarako Sailarekin elkarlanean, nazioarteko jarduerak integratzeko eta Interpolen laguntza izateko helburuarekin. Operazioa Sanlúcar de Barramedako (Cadiz) 1. Epaitegi Mistoak zuzendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.