Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan 700 positibo baino gehiago atzeman dituzte Salouko agerraldia tarteko

Foru Gobernuaren Osasun Kontseilaritzak ostiralean abiatutako baheketa masiboari eutsiko dio, ikasleak Tarragonatik itzultzen ari direlako oraindik.
Hainbat gazte, ilaran, Iruñeko geltokiko baheketa masiboan. Argazkia: EFE

Saloura (Tarragona) egindako ikasketa bidaien ostean Nafarroako gazteriaren artean atzemandako covid-19 agerraldiak 700 positibotik gora utzi ditu dagoeneko. Asteburu osoan zehar 1.000 proba baino gehiago egin dituzte Foru Erkidegoan, eta horietatik atera dira kutsatzeok.

Gainera, gazteak Tarragonako herri horretatik iristen jarraitzen dutela kontuan hartuta, ostiralean abiatutako baheketa masiboari eutsi dio Foru Gobernuak. Iruñean, autobus geltokian eta Forem eraikinean, eta Tuteran (ospitalean) ari dira probak egiten.

Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurrekoan nabarmendu duenez, gazteen parte hartzea handia izaten ari da. Era berean, uste du agerraldi horri "azkar eta egoki" erantzun diola Osasun Kontseilaritzak.

Kontseilariak delta aldaerak agerraldi horretan izandako garrantzia azpimarratu du: "Ekitaldi superkutsatzaile bat izan da, indiar aldaerarekin, gainera. Aste gutxitan, pisu gutxiko aldaera izatetik nagusi izatera igaro da eta azken egunetako kutsatzeen % 80ren erantzule da. Horri guztiari babes eta prebentzio neurriak betetzeko orduan lasaikeriaz ibiltzea batu behar zaio".

Indurainen ustez, "gazteen artean dagoen intzidentzia tasa altua oso kezkagarria da, baina itxaropentsua da oraingoz egoera horrek ez diela eragin adinez edo osasun egoeragatik zaurgarriagoak diren pertsonei, eta era berean, erietxeetan duen eragina txikia izatea. Izan ere, ospitaleen egoera egonkor dago".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X