Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela prestatzen ari dira euskal udalerriak goizaldean jende pilaketak ekiditeko

18:00 - 20:00
Horrela prestatzen ari dira euskal udalerriak goizaldean jende pilaketak ekiditeko
Bilbon, adibidez, ez da aurreikusten eremurik ixtea baina Poliziaren presentzia areagotuko da parketan. Zarautzen ez da aurreikusten hondartza ixtea, baina Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ingurua kontrolatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Carlos Mazonek dimisioa eman zuenetik aste bete dela, goidiaren biktimek herritarren garaipentzat jo dute gertatutakoa, baina nahikotzat ez dutela nabarmendu dute. Valentziako Gorteen aurrean egindako protestan, Mazonek espetxean amaitu behar duela eta bere gobernu osoak dimisioa eman behar duela eskatu dute, Feijóo eta Abascalen arteko negoziazioak gaitzetsiz eta Valentziaren etorkizuna valentziarrek hauteskundeetan erabaki behar dutela aldarrikatuz.
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

GOIDIaren biktimek Mazon espetxeratzeko eskatu dute

Carlos Mazonek dimisioa eman zuenetik astebete igaro denean, goi-geruzetako depresio isolatuaren biktimek herritarren garaipentzat jo dute, baina ez dela  nahikoa nabarmendu dute. Valentziako Gorteen aurrean egindako protestan, Mazon espetxeratzeko eta haren gobernu osoaren dimisioa eskatu dute, Feijooren eta Abascalen arteko negoziazioak gaitzetsi eta Valentziaren etorkizuna valentziarrek hauteskundeetan erabaki behar dutela aldarrikatzeaz gainera.

Gure biziek ezin dute itxaron. Hori da argi eta ozen oihukatu dutena bularreko minbiziaren baheketengatik kaltetutako emakumeek Andaluziako lurralde guztietan gaur egin diren mobilizazioetan.
Milaka lagun irten dira kalera Juanma Morenoren gobernuaren kudeaketa salatzera. Egin dituen murrizketek eta pribatizazioek osasun publikoaren gainbehera ekarri dutela deitoratu dute.
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Milaka lagunek protesta egin dute Andaluzian osasun publikoaren gainbehera salatzeko

Gure biziek ezin dute itxaron. Hori da argi eta ozen oihukatu dutena bularreko minbiziaren baheketengatik kaltetutako emakumeek Andaluziako lurralde guztietan gaur egin dituzten mobilizazioetan. Milaka lagun irten dira kalera Juanma Morenoren gobernuaren kudeaketa salatzera. Egin dituen murrizketek eta pribatizazioek osasun publikoaren gainbehera ekarri dutela deitoratu dute.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Harresirik gabeko nazioarteko egunean, elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Irunen, Iruñean eta Gasteizen

Harresirik gabeko eguna ospatzen da urtero azaroaren 9an, pertsonei eragiten dieten indarkeria salatzeko eta harresirik gabeko mundu bat aldarrikatzeko. 1989ko azaroaren 9an eraitsi zuten Berlingo harresia, eta horregatik egiten dute egun horretan. Hainbat elkarretaratze izan dira gaur Hego Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak, BDZ eta beste eragile batzuek deituta. Bereziki Palestinako herria izan dute aurten gogoan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X