Etxeratze agindua beste aste bat luzatzea eskatuko du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak bihar, asteartea, eskatuko du etxeratze agindua beste astebetez luzatzea, pandemia eragin handiena izaten ari den udalerrietan eta ohiko egoera batean euren jaiak ospatuko lituzketen herrietan, Javier Remirez Presidentzia, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak baieztatu duenez.
Irailaren 2ra arte egongo dira indarrean Nafarroan establezimenduetako aforoak eta beste ekitaldiak murrizten dituzten neurriak, baina gauez mugitzeko debekua astero onartu behar du Nafarroako Auzitegi Gorenak. Aste honetan, gainera, asko dira jaiak ospatuko lituzkeen udalerriak, abuztuaren 15eko jaiegunagatik.
Azken asteetan, etxeratze aginduak milioi erditik gora pertsonari eragin die Nafarroan eta, Remirezen arabera, "oso eraginkorra" izan da " kutsatzeko arriskua duten espazioak gutxitzeko".
Kontseilariarentzat, "herritarren gehiengo handia neurriak betetzen ari da", baina onartu du "batzuetan salbuespenak" daudela. Horregatik, etxeratze agindua "oso erreminta eraginkorra izaten ari da kutsatzeen gorakada ekiditeko eta, ondorioz, ospitaleetako presioarena, hori baita kezkatzen jarraitzen gaituena, azken egunetan kutsatze kopuruan beherakada egon den arren".
Horrela, Poliziek desegin dituzten botiloiei buruz galdetuta, Remirezek baliotan jarri du "gazte gehienen erantzukizuna". Kontseilaria ez dago ados oraingo olatuari "gazteen olatua" deitzen diotenekin. "Olatu hau txertatuta ez daudenena da, ez jende gaztearena", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iran eta sarreren prezioa polemikaren erdigunean, Munduko Futbol Txapelketa hasteko hilabete falta denean
Irango selekzioaren parte hartzea baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte, NBA eta NFL ligetan ohikoa den bezala.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Hantabirusaren agerraldia "kontrolatuta " dagoela uste du Rafael Bengoak: "Orain kasu positiboen jarraipena egin behar da"
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du.
Lekukoen deklarazioen txanda, Lukas Agirreren heriotzaren epaiketan
Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du 2022ko Gabonetan gaztea labankadaz hiltzeagatik akusatutako hiru lagunetako birentzat.
Kamioi batek istripua izan du eta bi errei itxi dituzte AP-68 autobidean, Zuia parean, Gasteizerako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, kamioiak zama galdu du, eta gidaria Txagorritxu Ospitalera eraman dute. Errei bakarra dago irekita, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: hantabirusaren azken ordua, AEBk errefusatu egin du Iranen erantzuna eta Alejandro Gonzalez-Iñarritu Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Milaka euskaltzaleren bultzadaz hasi dira gaur Senperen geroa eraikitzen
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa izan da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere izan du lekua.
Pertsona bat atxilotu, beste bat ikerketapean jarri eta hainbati espedientea ireki diete Gasteizko bi diskotekatan egindako kontroletan
Ertzaintzak bost arma zuri eta objektu arriskutsuak konfiskatu ditu gaur goizaldean bi diskotekatan ezarritako segurtasun-dispositiboetan egindako kontroletan.
Zumaiako flyschean harrapatuta geratu diren 40 bat lagun erreskatatu behar izan dituzte
Algorri hondartzan ez atzera eta ez aurrera geratu dira, mareak ezustean harrapatu baititu txangoa egiten ari zirenean.
"Manifestazio erraldoi batek" zaintza sistema eraldatzea eskatuko du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikatik deitu du mobilizazioa. Izan ere, azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen ere.