Meteorologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute gaur euriteengatik eta ekaitzengatik Euskadiko iparraldean

Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.
Se esperan fuertes precipitaciones. Foto: EFE.
Se esperan fuertes precipitaciones. Foto: EFE.

Euskadik abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik Bizkaian eta Gipuzkoan, astelehen honetako 03:00etatik 21:00etara.

Isurialde atlantikoko zenbait tokitan, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke. Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur udazken giroa izango dugu. Egun osoan zehar egingo du euria, eta ia txoko guztietara iritsiko da, baina gehiago egingo du ipar partean.

Isurialde atlantikoan euria gogotik eta ugari egin dezake, eta eguneko tarte batzuetan baliteke etenik gabe egitea. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Asteartean, giro freskoarekin eta euriarekin jarraituko dugu. Isurialde atlantikoan eta bereziki mendebaldean botako ditu zaparrada handinak. Horrela, Nafarroa hegoaldeko toki askotan ateri eutsiko dio. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, baina astelehenean baino intentsitate txikiagoarekin. Tenperaturan ez dugu ia aldaketarik espero.

Asteazkenean, eguraldia egonkortuz joango da pixkanaka, eta termometroek apur bat egingo dute gora. Egunaren hasieran, oraindik busti dezake, bereziki mendebaldean, baina arratsaldetik aurrera ostarteak nagusituz joango dira. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak berriro ere 20 ºC-ren muga gaindi dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X