Gutxienez 216.000 pederastia kasu identifikatu dituzte Frantziako elizan 1950etik
1950etik 216.000 pertsona inguruk jasan zituzten apaizen edo erlijiosoen sexu-abusuak Frantzian, herri horretako Apezpikuen Biltzarrak egoera hori aztertzeko sortutako Batzordearen ondorioen arabera.
Jean-Marc Sauve batzorde horretako presidenteak jakitera eman duenez, kopuru hori 330 000ra igoko litzateke baliabide erlijiosoetan, katekesian edo hezkuntza zentro katolikoetan lan egiten duten laikoek eragindako abusuak gehituz gero.
Ondorioen arabera, eliza da Frantzian adingabeen gaineko sexu-abusu gehien gertatzen diren hirugarren lekua, familiaren edo lagunen zirkuluen atzetik.
Sauvek adierazi duenez, bere batzordearen ia hiru urteko lanean (2018an hasi zen, Frantziako eliza katolikoan hainbat eskandalu sortu ondoren) 3.000 erlijioso inguru identifikatu dituzte, sexu-abusuak egin zituztenak.
Halaber, % 2,5 eta % 2,8 arteko intzidentzia dela azaldu du, antzeko ikerketak egin dituzten beste herrialde batzuetan baino txikiagoa, hala nola Alemania (% 4,4), Estatu Batuak (% 4,8), Australia (% 7) edo Irlanda (% 7,5).
Identifikatutako eraso eta ekintza pedofiloen % 56 1950 eta 1969 urteen artean gertatu ziren; 70eko eta 80ko hamarkadetan, berriz, murrizketa izan zen (% 22), eta, une horretatik aurrera, egonkortu egin da (% 22).
Sauvek joera hori azaldu du, izan ere, urte horietan elizgizon kopuruak behera egin zuen, baina adierazi du "arazoa ez dagoela konponduta".
Eliza katolikoari "arduragabekeriaz" jokatzea egotzi dio, eta "umeekin ukituak egiteagatik akusatutako elizgizonak mantendu izana" leporatu dio.
Txostenak biktimei kalte-ordainak emateko mekanismo bat sortzearen alde egiten du, baina, batez ere, biktima direla aitortzearen alde.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.