Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Herrian integratuta eta kolektibitatean oinarrituta" ikusten du Bildarratzek etorkizuneko eskola eredua

Antzuolako ikastetxera egindako bisitan, han ikusitako "diziplinartekotasunean, inklusibitatean eta balioetan" oinarritutako eredua goraipatu du eta esan du horiek direla etorkizuneko hezkuntza-ereduaren oinarriak.
Jokin Bildarratz, Antzuolako ikastetxean.
Jokin Bildarratz, Antzuolako ikastetxean. Argazkia: IREKIA.

Antzuola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxera egin duen bisitan, Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak nabarmendu du "hezkuntza ereduaz eta hezkuntza legeaz hainbeste hitz egiten ari garen garaiotan" Antzuolan ikusi duen ereduan dituela oinarriak etorkizuneko hezkuntzak.

Nabarmendu duenez,  "herrian integratuta eta kolektibitate batean oinarrituak" egotea dira oinarri horiek. Gaineratu du, Antzuolako ikastetxekoaren gisako giza-talde inplikatuei esker lortzen direla "ikastetxe berriak, ikasle berriak eta hezkuntza komunitate oso baten inplikazioa".  

Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak gidaturik, bertatik beratara ezagutu ditu sailburuak handitze-lanekin sortu diren instalazio berriak, baita Antzuola HLHIn garatzen duten hezkuntza-proiektuaren ezaugarri nagusiak ere. Diziplinartekotasunean, inklusibitatean eta balioetan oinarritzen den hezkuntza ereduan, ikasleek eurek aukeratutako proiektuen bidez ikasten dute.

Antzuolan, ikasturte berria hastearekin batera estreinatu zuten eraikin berria joan den irailaren 8an bertako haurrek. Lanak amaiturik, 1.109 metro koadro gehiago dituzte orain herriko hezkuntza-instalazioek. Bisitan izan dira, era berean, Amaia Urzelai Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkaria eta Beñardo Kortabarria Antzuolako alkatea ere.

Larrialdi egoera amaitzearekin bat, Osasun sailarekin elkarlanean protokolo berriak idazten ari direla aurreratu du eta esan du, asmoa dela, "aste honetan bertan ikastetxeetara bidaltzea, astelehenetik aplikatzen hasi ahal daitezen". 

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X