''Egun on Euskadi''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

70 urtetik gorako gehienek baietz esan diote gripearen txertoa eta covidaren hirugarren dosia batera hartzeari

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, atzerapausoa eman da pandemiaren bilakaeran "gora egin baitu", eta hori "kezkatzekoa da, horrenbeste lan egin ondoren".
18:00 - 20:00
Covid kasuen igoerarekin "kezkatuta" dago Gotzone Sagardui

Gripearen txertoa eskatu duten 70 urtetik gorako pertsona gehienek eskatu dute covid-19aren aurkako hirugarren dosia ere hartzea, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak asteazken honetan ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez.

"Gripearen aurkako txertoa eta covid-19aren kontrako hirugarren dosia batera hartzeko aukera eskaini zaien 70 urtetik gorako pertsona gehienek baietz esan dute orain arte", esan du sailburuak.

Bestalde, gripearen aurkako txertaketa kanpainaren harira, "ondo" doala esan du; izan ere, 97.000 biztanlek hartu dute hitzordua jada, 44.000 txerto inguru jarri dituzte eta "zifrek gora egingo dute kanpaina aurrera doan heinean".

Pandemiaren bilakaera, berriz, "ez doa bide onetik". Joerak gora egin duela esan du Sagarduik, eta "guztiok horrenbeste lan egin ondoren, kezkatzekoa da", gaurko datuen arabera, 100.000 biztanleko 66 kasukoa baita intzidentzia-tasa metatua, eta kezkagarriena oinarrizko birsorkuntza tasa 1,25ekoa dela esan du.

Horrenbestez, zuhurtzia eskatu du beste behin, "pandemia ez delako bukatu". Ildo horretan, erlaxatu egin garela eta babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula nabarmendu du.

Covid-19aren kontrako txertoa 12 urtez azpikoentzat

12 urtetik beherakoentzat txertoa noiz iritsiko den galdetuta, Sagarduik esan du farmazia-konpainiak oraindik beren probak aurkezten ari direla Sendagaien Europako Agentzian, eta "zain" daudela; beraz, emaitzen araberakoa izango da epe hori.

"Sendagaien Europako Agentziaren gomendioak jarraituko ditugu, eta hirugarrena eman behar bada, Osakidetza prest egongo da horretarako", azpimarratu du.

Hirugarren dosia gizarte osoari oro har zabaltzeko aukeraren harira, adituek esaten dutenaren arabera arituko direla esan du Sagarduik, betiere, Sendagaien Europako Agentziak eta Osasun Publikoko Batzordearen irizpideei jarraituz.

Bularreko minbizia

Osakidetzak minbizia tratatzeko eskuratu berri duen protoi bidezko erradioterapia ekipamenduaren harira, Sagarduik adierazi du tratamendu zehatzagoa eskaintzea ahalbidetzen duen makina dela, "tratatu nahi diren zelulengan zuzenean eraginez, eta inguruan kalte gutxiago sortuz".

Amancio Ortega Fundazioaren dohaintzaren ondorioz eskuratuko makinagatik galdetuta, sailburuak azpiegiturak eguneratzen eta tresna horiek modernoagoak izan daitezen inbertsioak egin behar direla esan, eta "hori aukera oso ona da", azpimarratu du.

Bestalde, Osakidetzak osasun sistema humanizatzeko dituen planen harira galdetuta, esan du lan bereziena pertsonen osasuna ahalik eta modu onenean zaintzea dela, "eta hori ez da aldatu, pandemiarekin areagotu da".

Osasun mentalaz galdetuta, "Osakidetzatik ez gara hori orain begiratzen hasi; pandemia hasi zenetik oso gertutik jarraitu dugun gai bat izan da", azaldu du.

Bestalde, pandemiagatik osasun sisteman atzeratutako probak dagozkien egutegietara itzultzen doazela azpimarratu du, eta pandemiaren egoerak hobera eginez gero, plangintza bere ohiko martxa berreskuratzen joango dela iragarri du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X