Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko irakasle batek ikasleei zakila erakutsi diela salatu dute

Arrakala Ibaetako Kanpuseko Emakumeen Taldeak eta Unibertsitateko Indar Batasunak adierazi dutenez, "ez da ikasleen aurka erasoak egiten dituen lehenengo aldia", eta unibertsitateak "eraso larri hau ezkutatu" du erakundearen "irudia ez zikintzearren".
EHUren kanpusa. Argazkia: EITB
EHUren kanpusa. Argazkia: EITB

EHUren Ibaetako kanpuseko Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei zakila erakutsi diela salatu dute Arrakala Ibaetako Kanpuseko Emakumeen Taldeak eta Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB).

Azaldu dutenez, irakasleak "bortizki" erakutsi zien zakila, eta "ez da ikasleen aurka erasoak egiten dituen lehenengo aldia".

Gainera, ikasleek kritikatu dute langileak "normaltasun osoz" jarraitzen duela eskolak ematen, eta EHUk "eraso larri hau ezkutatu" nahi izan duela bere "irudia ez zikintzearren".

Hori horrela, Arrakalak eta UIBk adierazi dute EHUren berdintasun politikak "itxurakeria" hutsa direla, eta "argi" geratu dela ez dituztela "baldintza errealak jartzen unibertsitatean erasoak ez gertatzeko".

Eldiario.es-ek jakinarazi duenez, berriz, EHU harremanetan jarri da ikasleekin eta horien senideekin barkamena eskatzeko, eta espedientea ireki diote irakasleari gertatutako ikertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko 21M Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu dute eta "talde neonazien eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute.  Martxa 12:00ak pasatxo zirenean hasi da Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea zeharkatu du Zabalbururaino., Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da manifestu bat irakurriz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X