DELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi gazte atxilotu dituzte Bilbon, sei adin txikikoak, labanarekin mehatxatuz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak jakitera eman duenez, atzo iluntzean izan ziren atxiloketak. Kalean zeuden hainbat herritarrei dirua, mugikorra edota bitxiak lapurtu zizkieten.
Salbeko zubia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren.
Salbeko zubia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Xabier Elguezua Aranguren.

Zazpi gazte atxilotu zituzten, atzo iluntzean, Bilbon, labana batekin mehatxu eginez, kalean zihoazen oinezkoei lapurretak egiteagatik. Atxilotuetako batek 21 urte ditu, eta gainerakoak adin txikikoak dira.

Ertzaintzak ohar bidez jakitera eman duenez, 22:00ak inguruan jaso zuten herritar baten abisua, Salbeko Zubiaren inguruan, hainbat gaztek eraso egin ziotela esanez. Agenteak bertaratu zirenean, han zeuden beste hainbat lagunek jakinarazi zieten, antzeko erasoa pairatu zutela.

Erasotzaileak bilatzeko operatiboa abiatu zuen Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlanean, eta inguruko kale batean aurkitu zituzten ustezko lapurrak.  Horietako batzuk, ustez eurenak ez ziren hainbat mugikor zituzten. Bi labana ere atzeman zizkieten.

Tokian bertan atxilotu zituzten zazpi gazteak, eta polizia-etxera eraman zituzten, indarkeria eta larderia erabilita lapurreta egitea egotzita.

Adin Txikikoen Fiskaltzari atxiloketen berri eman ondoren, sei adingabeak aske utzi dituzte, euren legezko arduradunen zaintzapean. 21 urtekoa, berriz, Bilboko Zaintzako Epaitegira eramango dute datozen orduotan, epaileak deklarazioa har diezaion.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X