Mende honetako bosgarren urririk lehorrena izan da 2021ekoa, baina tenperaturak ohikoak izan dira
Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, 2021eko urria oso lehorra izan da, eta Araba hegoaldean eta Gipuzkoa ipar-ekialdean lehorra. Berez, hil horretan ohikoa den euriaren erdia egin du EAEn. Balio horien ondorioz, XXI. mendeko bosgarren urririk lehorrena izan da.
Euskalmeten arabera, euri-egunak ohikoak baino gutxiago izan dira, eta, esate baterako, 7 euri-egun zenbatu dira Donostian eta 5 egun bai Bilbon eta bai Gasteizen. Euri-egunak, batez ere, hilaren hasieran eta bukaeran pilatu ziren.
Tenperaturari dagokionez, urrian izan diren tenperaturak normalak izan dira, batezbesteko tenperatura 1981-2010 aldi normaleko batezbestekoa baino 0,2 °C baxuagoa izan da. Zonaldeka, urria hotza izan da Arabako Lautadan, batezbesteko tenperatua 12 °C-ingurukoa izan da. Altuagoa izan da tenperatura erkidegoko gainerako lekuetan, itsasertzean, esaterako 16 °C inguruan ibili da.
Hiriburuei dagokienez, tenperaturarik hotzenak Gasteizen erregistratu dira, eta 0,8 °C-ko anomalia negatiboa izan da; baliorik altuenak Donostian erregistratu dira, eta 0,2 °C-ko anomalia positiboa izan da.
Tenperatura horiekin batera izan den intsolazioa batezbestekoa baino nabarmen handiagoa izan da, espero zirenak baino % 40 gehiago izan dira eguzki-orduak. Hala, 193 eguzki-ordu zenbatu dira Donostian, 191 Gasteizen eta 185 Bilbon.
Muturreko meteorologiari lotuta Eusko Jaurlaritzak urrian 4 abisu hori aktibatu zituen, horietatik 2 haizeagatik haizeguneetan, 1 kostaldeko inpaktuagatik eta beste 1 baso-sute arriskuagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik