Star Warseko 200 pertsonaiak baino gehiagok desfile solidarioa egingo dute Donostian hilaren 27an, larunbata
Izarretako Gerra (Star Wars) sagako pertsonaiek Donostia hartuko dute ostiralean, azaroak 26, eta larunbatean, azaroak 27. Pink Force Day nazioarteko ekitaldi solidarioak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea omenduko du aurten, eta ongintzazko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, tartean, 200 pertsonatik gorako desfile bat Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar.
The Pink Force Fundazioak antolatutako hitzordu honek Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen laguntza eta babesa du.
Ekitaldian Albin Johnson izango da, mundu osoko 14.000 kide baino gehiago dituen Star Warseko zaleen nazioarteko 501 Legioaren sortzailea. Halaber, Star Warseko 'Stormtrooper' lehen emakumea izan zen, eta Disney aroko sagako bost filmetan agertu den Samantha Alleyne aktore britainiarra ere Gipuzkoako hiriburuan izango da.
EGITARAUA
Azaroaren 26a, ostirala
16:00 - 18:00 Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa irekia
18:30 Maria Cristina hotela. Photocalla Stormtrooperrekin
19:00 Albin Johnsoni eskolta Victoria Eugenia Antzokiraino
19:30 Victoria Eugenia Antzokia. Filarmonia Orkestra eta Abesbatzaren kontzertu solidarioa Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde. Kontzerturako sarrerak Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan nahiz Donostia Kulturaren webean eskuratu daitezke.
Azaroaren 27a, larunbata
10:30 - 14:00 Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa irekia
17:00 - 18:00 Elkartasun martxa (desfilea), Miramar jauregitik Udaletxera (Alderdieder), Kontxa pasealekutik.
18:00 - 20:00 Udaletxeko terraza. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari omenaldia eta photocalla
Pink Force Day eguna munduan lehen aldiz ospatuko bada ere, ez da lehen aldia izango "Star Wars" sagako protagonistak Euskal Herrian izango direna. 2016ko irailean, Darth Vader, Darth Sidious, Obi-Wan Kenobi eta bese hainbat pertsonaia Bilboko kaleetan izan ziren, 501 Legia elkarteak antolatutako desfile batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.