COVID-19aren aurkako pilulak baimenik ez badu ere, erabiltzea gomendatu du EMAk larrialdiari aurre egiteko
Europako Sendagaien Agentziak (EMA) oniritzia eman dio COVID-19aren aurkako molnupiravir pilula antibiralaren erabilerari egungo egoera larriari aurre egiteko, nahiz eta oraindik ez duen baimen ofiziala eskuratu. Europar Batasuneko estatuen esku utzi du pilula banatzeko erabakia.
Europako agentziak azpimarratu du pilula horren merkaturatzea baimendu baino lehenago ematen duen aholku bat dela, estatuei laguntzeko, "COVID-19aren kutsatzeak eta heriotzak ugaritzen" ari direlako.
Lagevrio izeneko sendagaia egunean bitan hartu beharra dago, bost egunez, oxigeno gehigarririk behar ez duten eta larri jartzeko arriskua duten gaixoen kasuan.
Europar Batasunean erabiltzeko baimen ofizialik ez du pilula horrek, eta etengabe aztertzen ari dira emaitzak. Dena den, COVID-19a "diagnostikatu eta berehala" ematea aholkatu du.
Agentziak gainbegiratu omen ditu eskuragarri dituen datu guztiak: sendagaiaren kalitateari buruzko datuak, egindako azterketa osoen emaitzak, martxan dauden ikerketen emaitzak, eta COVID-19 larria edukitzeko arriskua duten ospitaleratu gabeko eta txertatu gabeko pertsonen azterketa nagusia.
Informazio horren arabera, Lagrevriok ospitaleratzeko eta hiltzeko arriskua murrizten du sintomak hasi eta lehenengo bost egunetan egunean bi aldiz 800 mg-ko dosiak hartuz gero.
Segurtasunari dagokionez, albo kalteak arinak edo ertainak izan dira beti; tratamenduan eta hurrengo bi asteetan atzemandakoak beherakoa, zorabioak eta buruko mina izan dira
Haurdun, haurdun geratzekotan edo eraginkorra ez den antisorgailuren bat erabiltzen ari diren emakumeen kasuan ez da pilula erabiltzea gomendatzen, eta berdin edoskitze garaian ere.
Merck Sharp & Dohme farmazia enpresa estatubatuarrak Ridgeback Biotherapeutics bioteknologia enpresarekin elkarlanean egindako pilulak birusaren biderkatzeko gaitasuna txikitzen du.
EBko estatuek EMAren aholku hau erabil dezakete sendagaiaren erabilerari buruzko erabakia hartzeko, farmazia enpresak behin betiko baimena lortu arte, izan ere, ez dago horretarako egutegi finkorik.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.