KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Covid ziurtagiria nahitaezkoa bihurtu da Nafarroan zenbait lekutan sartzeko

18:00 - 20:00
Covid ziurtagiria nahitaezkoa bihurtu da Nafarroan zenbait lekutan sartzeko
Bart hasi dira eskatzen dokumentua dantzalekuetan eta beste leku batzuetan. Jatetxeetan, berdin, eta askok bertan behera utzi dituzte erreserbak ziurtagiririk ez dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, Iberiar Penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daitekeena

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburuak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar Penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Sailak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X