EBn korridore humanitario seguruak sortzeko "oinarririk" ez dagoela uste du Escrivak
Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak uste du EBn igarobidean dauden pertsona migratzaileentzat korridore humanitario seguruak sortzeko "oinarririk" ez dagoela, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak eskatu, "jarrera ezberdinak" daudelako.
Hala eta guztiz ere, "noizbait" Dublingo itun berri bat sinatzea espero du ministroak. Espainiak "elkartasun jarrerak" defendatzen ditu Bruselan, azpimarratu duenez.
Frantziako eta Europako agintarien aurrean bitartekaritza lanak egitea eskatu zion Beatriz Artolazabal sailburuak ministroari gutun batean, azaroaren 22an, igarobidean dauden pertsona migratzaileentzat korridore humanitario seguruak sortzeko helburuarekin. Bi egun lehenago, Bidasoa ibaian, Irunen (Gipuzkoa), pertsona migratzaile bat hil zen, muga zeharkatzeko saiakeran.
Donostiako Gureak enpresaren sarreran adierazpenak egin ditu ministroak. Escrivaren hitzetan, Espainiako Gobernuaren "legezko migrazio seguruaren aldeko apustua argia da".
"Migrazioaren gaia, Mantxako kanalean ikusten ari garenarekin, gai konplexua da. Europa mailako Migrazio eta Asilo Itun Berri batean aurrerapausoak eman behar ditugu. Europan jarrera ezberdinak daude gaiaren inguruan. Herrialdeen arteko elkartasuna ardatz izan behar dela defendatzen du Espainiak", nabarmendu du Escrivak.
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera
Bestalde, Euskadik bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) "osorik" kudeatzeko "ibilbidearekin" konbentzituta azaldu da ministroa, "foru berezitasunagatik, kasu batzuetan errenta eta ondare datuak gurutzatu behar direlako foru ogasunekin". Gainera, Euskadik "konpromiso argia du politika horiekin, beste erkidego batzuek baino handiagoa", onartu du Escrivak.
Ministroaren ahotan, Eusko Jaurlaritzarekin "elkarlanerako tarte oso handia dago, Gizarte Segurantzako prestazio askotan".
Zure interesekoa izan daiteke
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Goiz gorabeheratsua A-8an: ilarak Biriatun, eta auto-pilaketak Kantabriarako noranzkoan, Ezkerraldetik
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izaten ari dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.