Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBn txertaketa derrigortzeaz eztabaidatu nahi du Von der Leyenek

Europako biztanleria osoaren % 66k txertoa jaso du, baina heren batek, hau da, EBko 150 milioi herritarrek ez dute sendagairik hartu, nahiz eta "gehiengo zabal batek horretarako aukera izan".
18:00 - 20:00
Von der Leyenek EBn txertaketa derrigortzeaz eztabaidatzeko atea ireki du

Europar Batasunaren baitan "eztabaida" bat eskatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak asteazken honetan, koronabirusaren aurkako txertaketa derrigortzeko aukera aztertzeko; izan ere, biztanleriaren zati batek ez du dosirik jaso nahi.

"Eztabaida hau orain izatea egokia eta ulergarria dela uste dut: EBn txertaketa derrigorrezkoa izatea. Eztabaida beharrezkoa da, ikuspegi komuna izateko", esan du Von der Leyenek prentsaurrekoan, Bruselan.

Iritzi "pertsonala" dela zehaztu du Batzordeko buruzagiak, Estatu kideei "gomendiorik" egiteko botererik ez duelako; izan ere, osasun arloan eskumen esklusiboak dituzte estatuek.

Hala ere, Alemaniako ministro ohi eta medikuak deitoratu du pandemiaren testuinguru "izugarri" batean "bizitzak salbatzen dituzten txertoak" existitzea eta, hala ere, "toki guztietan modu egokian ez erabiltzea".

Bruselak asteazken honetan bertan emandako datuen arabera, Europar Batasuneko biztanleria helduaren % 76k covid-19aren aurkako txertaketa bukatu du.

"Eztabaida hau orain izatea egokia eta ulergarria dela uste dut"

Europako biztanleria osoaren % 66k txertoa jaso du, baina heren batek, hau da, EBko 150 milioi herritarrek ez dute sendagairik hartu, nahiz eta "gehiengo zabal batek horretarako aukera izan".

Horregatik, txertaketa kanpainekin jarraitzea eta hirugarren dosiaren inokulazioa azkartzea eskatu du Europako Batzordeak. Babesa sendotzeko hirugarren dosia bermaturik dagoela ziurtatu du Von der Leyenek; izan ere, EBk 360 milioi dosi jasoko ditu 2022ko lehen hiruhilekora arte.

Bruselak Pfizer-BioNTech eta Moderna konpainiekin sinatutako azken kontratuen arabera, europarren babesa sendotzeko txerto nahikoak izatea, formula omikron bezalako aldaera berriei egokitzea eta adingabeak immunizatzeko seruma ekoiztea aurreikusi dute.

Zentzu horretan, Batzordeak aurreratu duenez, Pfizerren konpromisoa dute 5-11 adin tarterako txertoa abenduaren 13an eskuragarri egoteko EBn.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X