Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko ostalariak, covid ziurtagiriari buruz: "Badira neurri kaltegarriagoak, hau ez da hain txarra"

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak Euskadi Irratian salatu duenez, beste behin "polizia lana" egokitu zaie. "Pandemia guztian zehar ibili gara horretan", erantsi du.
Ostalari bat bere establezimenduan covid ziurtagiriaren kartel bat jartzen, Valentzian.
Ostalari bat bere establezimenduan covid ziurtagiriaren kartel bat jartzen, Valentzian. EFE

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerentea etsita agertu da aurki jatetxe handi eta gaueko aisialdian covid ziurtagiria eskatu beharko dutela eta, baina onartu du badirela "neurri kaltegarriagoak". "Hau ez da hain txarra", nabarmendu du.

Auzitegi Gorenak oniritzia eman dio Jaurlaritzari 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eta dantzalekuetan osasun ziurtagiria eskatu ahal izateko. Litekeena da larunbatean bertan sartzea indarrean.

Sanchezek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean adierazi duenez, ostalariak etsita daude: "Sektoreak ez dauka aukerarik, nahiago genuke neurririk ez egotea, baina oraingo honetan ulertzen dugu bete behar dugula".

"Pandemia osoan zehar 'polizia lanak' egiten ibili gara, aurrena maskararekin eta orain ziurtagiriarekin", kritikatu du.

Azaldu duenez, gaueko aisialdiarentzat ez du horrenbesteko aldaketarik ekarriko, izan ere, "eurek badituzte langileak sarbidea kontrolatzeko, bezeroak adinez nagusiak direla egiaztatzeko, adibidez". Jatetxe handientzat, ordea, "lan gehiago izango da, baina espero dugu langile gehiago kontratatu behar ez izatea".

Sanchezek argitu du elkarteak APP bat jarri duela ostalarien esku, Suitzako Osasun Zerbitzu Publikoak garatutakoa. "Oso erraza da, azkarra", nabarmendu du, eta gaineratu bezeroari nortasun agiria edo tankerako dokumentu bat eskatu beharko zaiola bera den egiaztatzeko.

"Neurri berriak beti dira zailak, baina, tira, espero dugu pixkanaka-pixkanaka normalizatzen joatea", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierrin, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X