Are gehiago tenkatu da egoera Nafarroan: hildako bat, ospitaleratze gehiago, eta 500 kutsatzetik gora
Datu txarrak utzi ditu gaur izurriak Nafarroan: Pertsona bat hil da birusak jota, ospitaleratzeak igo egin dira eta, bigarren egunez, 500eko langa gainditu dute kutsatzeek (523, zehazki), Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Ostegunean 3.989 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietako % 13,1 positibo izan dira (apur bat jaitsi da asteazkenekoarekin alderatuta). Koronabirus kasu berriak bezperakoen ildotik datoz, 500eko langa igarota. Dena dela, asteazkenean baino 41 gutxiago dira. Aurreko asteetako datuekin alderatuz gero, goranzko joera ikus daiteke argi eta garbi: duela astebete 361 izan ziren, eta duela 14 egun, 274.
Ospitaleetako presioa are gehiago tenkatu da: zortzi pertsona erietxeratu behar izan dituzte, horietako bi, ZIUn. Hartara, hauxe da egoera: 91 pertsona ospitalean (bezperan baino lau gehiago), eta 15 gaixo kritiko (bat gehiago). Gainera, pertsona bat hil da gaixotasunarekin.
Birusak gogorren astindutako udalerri eta osasun guneei dagokienez, Zizur Nagusia da denen buru, 22 kutsatzerekin. Gertu kokatu dira Iruñeko Donibane auzoa (20 positibo), II. Zabalgunea (19) eta Sarriguren (18).
Txertaketari dagokionez, 4.025 dosi eman dituzte azken 24 orduetan. Guztira, 531.081 nafarrek dute pauta osoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzute prozesuak Guggenheim Museoa Urdaibain zabaltzeko 'ezetza' islatzen du, baina 'baietza' eskualdeko garapenari
Herritarren artean entzute prozesua gidatu duen Agirre Lehendakaria Centerrek azaldu duenez, "hasierako narratiba" horien zati esanguratsu bat "beste joera batera" mugitu da hilabeteetan zehar. Izan ere, Urdaibaiko Guggenheimaren aurkako iritziak jaso dira, baina baita eskualdearen garapenaren aldeko jarrerak.
Korrika egitea, osasuntsu zahartzeko: Fernando eta Leopoldo, 81 eta 76 urterekin korrika egiten jarraitzen duten beteranoak
Fernandok 31 Behodia daramatza, azken bi urteetan beteranoena izanik, eta Leopoldo erretiroa hartu baino pixka bat lehenago hasi zen kilometroak egiten. Korrika egitea botikarik onena da bientzat, ez bakarrik bere ongizate fisikoagatik, gaixotasunak prebenitzen eta zahartzea atzeratzen ere laguntzen baitie.
Ziberindarkeria matxistak ezagutzen laguntzeko gida argitaratu du Emakundek
"Jarri izena" gira gazteei zuzenduta dago, eta bere helburua da ingurune digitaleko indarkeria matxistak identifikatzea, askotan oharkabean pasatzen dira eta, eta alfabetatze digitala eskaintzea, sareetan gertatzen diren indarkeria matxista mota guztiak hautemateko eta horiei izena jartzeko.
Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da
Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.
Etxegabe bat hil da Donostiako Easo plazan
Hasierako zantzuen arabera, autopsiaren zain, berez hil da. Plazako kioskoan lurrera erori da, antza denez, gaua bertan igaro ostean.
Nafarroa osoan "mugimendu euskaltzalea suspertzea" eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak
Euskararen Foru Legea onartu zeneko 39. urteurrenean, plataformak salatu du zonifikazioak "oinarrizko eskubideak ukatzen" dituela eta nafarren artean arrakala bat sortu, eta abenduaren 27an Bilbon egingo den ekitaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Zestoako sei pertsona epaituko dituzte gaur, horietako baten bikotekidearen integritate moralaren aurkako delitua egotzita
Akusatuen artean dago salaketa jarri duen gizonezkoaren bikotekide ohia, baita Zestoako alkatea ere. Akusazio partikularrak bost urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu, eta mugimendu feministak uste du elkartasun feminista ari direla epaitzen.
Albiste izango dira: Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko erabakia, greba orokorra eta ETB ON plataformaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Guggenheimek Urdaibairako daukan proiektuaren etorkizuna, argitzear
Gaur egingo du erabakia hartzeko bilera Guggenheim museoaren patronatuak. EITBk duela aste batzuk jakin ahal izan zuenez, gehiengoak proiektua alboratzearen alde egingo du.
Kamioilari bat hil da AP-8an Irunen izandako istripu batean
Bi kamioik elkar jo dute Baionaranzko norantzan. Ondorioz, autobidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira.