Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emaztea hil du Valentzian

35 urteko gizonak bost urte gazteagoa zen emakumea hil du, Valentziako hiriburuko etxebizitza batean.
Poliziak Valentzian hildako emakumearen gorpua ateratzen. Argazkia: Efe
Poliziak Valentzian hildako emakumearen gorpua ateratzen. Argazkia: Efe

35 urteko gizonezko batek 30 urteko emaztea hil du Valentziako Conde Altea kalean, Europa Press-ek ikerketako iturriak aipatuta jakitera eman duenez.

L'Eixample auzoko etxebizitza batean izan da hilketa. Espainiako Poliziari eman diote heriotzaren berri, eta ondoren emakumearen bikotekidea atxilotu dute.

Larunbat honetan, eguerdian, hartu dute gorpua auzitegi-medikuarenera eramateko. Indarkeria matxista kasu gisa ari dira egiten ikerketa, aipatu iturrien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X