Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adostasun sozialaren bidetik bultzatu nahi du Kontseiluak Nafarroako Euskararen Lege berria

Nafarroako Euskararen Legeak 35 urte bete dituen egunean, salatu dute dena ez dela onargarria "desadostasunaren izenean", herritarren eskubideak baitira jokoan daudenak. Adostasun soziala lortu nahi dute, elkarrekin jauzi egiteko adostasun politikora.
Paul Bilbao, atzo, Iruñean.
Paul Bilbao, atzo, Iruñean. Argazkia: Kontseilua.

Nafarroako Euskararen Legeak 35 urte bete zituen atzo eta Euskalgintzaren Kontseiluak ekitaldi batean salatu du, lege horrek nafarren hizkuntza eskubideak urratzen dituela eta lege "diskriminatzailea" dela.

Euskalgintzaren Kontseiluko bozeramaile Paul Bilbaok adierazi du "kezkaz" bizi dituztela Nafarroan azken urteetan euskarak bizi dituen atzerapausoak eta azpimarratu duenez, "Euskararena kausa politikoa da".

Salatu dute, esaterako, 2000. urtean UPNk abian jarritako dinamikei eusten zaiela oraindik, eta berriki onartutako Kontratazio Publikoaren Legeak nafar guztien hizkuntza eskubideak urratzen dituela. Desadostasunen aitzakian "dena onartzen" dela salatu du Bilbaok; horren harira esan duenez, "ezin da dena desadostasun izan, jokoan daude herritarren eskubideak eta muga batzuk definitu beharko lirateke, ezin delako desadostasunaren izenean dena onartu".

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarentzat, erronka euskararen lege berri baterako oinarria jartzea da eta horretan jarriko dituzte indarrak datozen hilabeteetan. "Gure konpromisoa da hurrengo hilabeteetan askotariko harreman zikloa irekitzea adostasunak trinkotzeko, ondoren, adostasun sozial horretatik adostasun politikora jauzi egiteko", adierazi du Bilbaok.

Horren haritik, helburu jarri dute dokumentu adostu bat prestatzea, lege berri baterako oinarri izan daitekeena. Abiapuntua iaz ezarri zuten, Batuz Aldatu. Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala ekimena, hain zuzen; Euskal Herri osoko eta hainbat eremutako eragileek etorkizuneko hizkuntza-politika eragingarriaren norabidetzea ezarri zuena.

Ekimen horri jarraituz eragileak batu nahi dituzte, "ahalik eta adostasun sozial zabalena izango duen proposamena aurkeztea baita gure asmoa". Ondoren, batasun horretatik hizkuntza-eskubideen bermea ardatz izango duten politiketan eragiteko urrats bateratuak egin ahal izateko, "hori guztia eragileen adostasuna oinarri: batuz aldatu".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X