''HitzEkin''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nerea Urbizuk jantzi du doinuz Korrika

"HitzEkin" 22. Korrikaren abestiaren hitzak Sustrai Colinak idatzi ditu, eta Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk kantatu dute.
Anari, Nerea Urbizu eta Ane García
Anari, Nerea Urbizu eta Ane García

Korrikaren 22. edizioak badu kantua: "HitzEkin". Sustrai Colina bertsolariak hitzak idatzi eta Nerea Urbizu musikariak (Ene Kantak, Katamalo) konposatu du musika, eta Urbizuk berak, Ane Garciak eta Anarik jarri diote ahotsa.

AEK-k gaur aurkeztu du kantua Iruñean, baita Eymard Uberetagoenak (Tripulante Produce) ekoitziriko bideoklipa ere, "hainbat istorio biltzen dituen film laburra", Nerea Urbizuren hitzetan.  

Nerea Urbizuk azaldu duenez, "abestia emozionala da, soziala. Pop kutsua dauka gehienbat, eta hiru adin desberdineko emakumeek abestua da, gure helduen eta txikien arteko katearen sostengu eta bitartekaritza irudikatzeko".

22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X