Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko Udaltzaingoak autobus batean esku hartu du, gazte talde batek maskara erabiltzeari uko egin diolako

Larunbatean gertatu zen, Iruñeako Udaltzaingoak esku hartu eta autobusetik kanporatu behar izan zituen musukorik jantzi nahi ez zuten gazteak.
Villabesa autobus bat, Iruñean.
Villabesa autobus bat, Iruñean. EITBren artxiboko irudia.

Iruñeko Udaltzaingoak garraio publikoko autobus batean esku hartu behar izan du larunbat honetan, maskara janzteari uko egin baitzioten taldean zihoazen gazte batzuek.

Azkenean, maskara janzten ez zutela ikusirik, gazteak autobusetik atera behar izan zituzten, Udaltzaingoak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X