Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon pisukideari sexu-erasoa egiteagatik

Erasoa salatu zuen emakumeak Barakaldon partekatzen zuen etxebizitza batean gertatu zen, larunbat goizean. Argitanek elkarretaratzea deitu du astelehn honetarako.

38 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Gabonetan Barakaldon, Bizkaiko udalerri horretako etxebizitza batean pisukide bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Erasoa salatu zuen emakumeak Barakaldon partekatzen zuen etxebizitza batean gertatu zen, larunbat goizean.

Biktimaren arabera, Eguberriak ospatu ondoren itzuli zen etxera, eta pisukide bat logelara joan zitzaion atzetik. Han, sexu-erasoa egin zion, bere borondatearen kontra.

Ertzaintzari deitu ondoren, patruila batek ustezko erasotzailea topatu zuen eskaileran, ihes egiten saiatzen ari zela, eta atxilotu egin zuen, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Elkarretaratzea

Barakaldoko Udalak salatutako sexu-erasoa gaitzetsi du. Erasoa jasan duen emakumeak ez du baimenik eman Erantzun Publikoaren Protokoloa martxan jartzeko, eta emakumearen erabakia errespetatu duela adierazi du Udalak.

Udala harremanetan jarri da erasoa jasan duen emakumearekin, eskura dituen udal-baliabideak eskaintzeko eta gertatutakoagatik babesa adierazteko.

Argitan Barakaldoko Emakumen Aholku Etxeak, berriz, elkarretaratzea deitu du bihar arratsalderako sexu-erasoa errefusatzeko.

Argitanek azaldu duenez, Barakaldoko Udalak "alderdikeriaz" jokatu du eta "erantzun publikorako propotokoloa manipulatu du autopropaganda egiteko eta eragile sozialak eta herritarrak desmobilizatzeko".

Izan ere, elkarteak uste du indarkeria matxista "pairatzen duten emakumeei laguntzeko baliabide eta sentsibilitate falta" dagoela. Horregatik, "emakumeok sufritzen dugun diskriminazioaren eta desberdintasunen aurkako politika publiko eta neurri errealak eta eraginkorrak" eskatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X