trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako bidesaria urtarrilaren 18an sartuko da indarrean

Motordun ibilgailu guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik. Erabiltzaileek Abiatu gailuari buruzko informazioa eskatu ahal izango dute, telematikoki zein Bidegik ezarritako guneetan.
Deskargako autobia. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Deskargako autobia. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako bidesaria 2022ko urtarrilaren 18an sartuko da indarrean. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauren arabera, motordun ibilgailu guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, arauaren helburua da azpiegituraren erabiltzaile orok "ahalmen handiko errepideen eraikuntza-, mantentze- eta kudeaketa-gastu handietan laguntzea".

Data horren hurbiltasuna dela eta, foru erakundeak herritarrei gogorarazi die aurrez aurreko informaziorako guneak, Bidegirekin lankidetzan Goierrin, Urola Garaian eta Debagoienean ezarritakoak, urtarrilean ere zabalik egongo direla; erabiltzaileen zalantzak argitzeko eta Abiatu teleordainketarako gailua eskuratzeko izapideak errazteko.

Gune horiek Ezkio-Itsason, Ormaiztegin, Zumarragan, Beasainen, Legazpin, Bergaran, Urretxun eta Antzuolan ezarriko dituzte. Horietan guztietan eskainiko dute prezioen, deskontuen eta eskaera-orrien inguruko informazioa. Udazkenetik martxan dirauen plangintza horren helburua da erabiltzaileek Abiatu gailua era presentzialean eskatu ahal izatea, edo euren ibilgailuaren matrikula banku-txartel bati lotu ahal izatea, autobiaren erabilerarako arau berria indarrean sartu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X