Osakidetzaren protokolo berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herritarrak berak sudurretik lagina ateratzeko gunea zabaldu dute Donostian

18:00 - 20:00
Herritarrak berak sudurretik lagina ateratzeko gunea zabaldu dute Donostian
Helburu nagusia proba diagnostikoen emaitzak azkartzea da. Horretarako, zenbait puntutan herritarrek eurek hartu behar dute lagina, farmazietako antigenoen testen modura. Donostian jarri dute horretako gune bat lehen saiakera egiteko, eta helburua beste puntu batzuetara zabaltzea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X