Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau urteko haur bat larri zauritu da hirugarren pisutik erorita, Corellan

Neskatoa helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; baina, hasiera batean, ez dirudi bere bizitza arriskuan dagoenik.

Lau urteko neskato bat larri zauritu da Corellako (Nafarroa) eraikin bateko hirugarren solairuan dagoen etxebizitza batetik behera erorita.

Nafarroako Gobernuko iturrietatik jakinarazi dutenez, gertakaria 12:45 aldera izan da, eta adingabeak hezurrak hautsi baditu ere, ez du garezur-garuneko traumatismorik; eta larri dagoen arren, badirudi bere bizitza ez dagoela arriskuan.

Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina neskatoa helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramatea erabaki dute.

Foruzaingoak hartu du bere gain gertatutakoa argitzeko ardura.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X