GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Ultzamako etxebizitza batean izandako sutean

Suhiltzaileak etxebizitzaren barrura sartu direnean topatu dute hilotza. Eraikinaren teilatua eta solairua behera erori dira sutearen ondorioz.
Sutea Iraitzozko etxebizitza batean. Irudia: Foruzaingoa
Sutea Iraitzozko etxebizitza batean. Irudia: Foruzaingoa

Pertsona bat hil da astelehen goizean Ultzaman (Nafarroa), Iraizozko etxe batean izandako sutean, EITB Mediak jakin duenez. Suhiltzaileek etxebizitzaren barruan aurkitu dute gorpua, aurretik emakume bat onik atera ondoren.

Sutea goizean piztu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla medio, eta etxebizitzaren teilatua eta bigarren solairua behera erori dira. Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu dute lehen solairuan, baina bigarren solairuan zegoen pertsona ezin izan dute bizirik atera.

Osasun langileak, suhiltzaileak, Guardia Zibila eta Foruzaingoa bertaratu dira sutea izan den tokira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X