gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar bat izurde handi ikusi dira larunbat honetan Urumea ibaiaren inguruan

18:00 - 20:00
Hamar bat izurde handi ikusi dira larunbat honetan Urumea ibaiaren inguruan
Izurde sudur-handiak gure kostaldean bizi diren hiru izurde moten artean handiena dira. Ohikoa ez den arren, Urumea ibaiaren inguruan ikusi ditugu larunbat honetan. Horietako lau ibaian sartu dira, arrain-sarda baten atzetik. Normalean, Donostiako badiaren inguruan gelditu ohi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X