Covid ziurtagiria ezartzeak hiru puntu igoarazi du txertaketa maila, Sagarduik nabarmendu duenez
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak nabarmendu duenez, covid ziurtagiria ezartzeak hiru puntu igoarazi du "atzeratuen zeuden taldeen" (20-29 urteko eta 30-39 urtekoen artekoak) txertaketa maila. Igoera horrek, sailburuaren ustez, neurria "eraginkorra" dela erakusten du, eta hori dela eta, otsailaren 13ra arte eskatzen jarraitzeko baimena galdegin dio EAEko Auzitegi Nagusiari.
Sagardui Legebiltzarrean izan da gaur, astero pandemiaren bilakaeraren berri emateko Osasun Batzordean egin ohi duen agerraldiaren testuinguruan. Datu epidemiologikoen berri eman du, aurrena. Azaldu duenez, azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua 3.134 kasukoa da 100.000 biztanleko, eta ospitaleetako presioa apur bat jaitsi da (624 pertsona daude gela arruntetan eta 92 ZIUetan). Sagarduiren aburuz, "beherakada motela" atzematen ari dira, eta "zuhurtzia"ri eusteko deia egin du.
Oposizioko taldeek (Vox, PP+Cs, Elkarrekin Podemos-IU eta EH Bildu) estu hartu dute sailburua, eta Jaurlaritzak hartu dituen neurrien "eraginkortasuna aztertzeko txostena" eskatu diote, covid ziurtagiriarena, besteak beste.
Horren harira, Sagarduik jakinarazi du ziurtagiria ezarri zenetik hiru puntu dela gazteriaren txertaketa maila, eta azpimarratu du ez dela halako igoerarik izan aurreko epeetan. "Beste prebentzio neurriekin batera, neurri eraginkorra dela frogatu du ziurtagiriak". Era berean, argitu du EAEko Auzitegi Nagusiari helarazitako eskaeran hotelak eta joko-aretoak ere aipatzen direla, baina "esplizitu egin" nahi izan dutelako izan da, bi leku horietan "jada eskatzen zutelako" (ostalaritza jarduera eskaintzen duten aldetik).
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.