GUARDIA ZIBILAREN OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte, bi Nafarroan, lehergailuak legez kanpo egitea eta armakin trafikatzea egotzita

Ikerketak Interpolen laguntza izan du. Puiun (Nafarroa) atxilotutako bi pertsonek arma detonatzaile ugari erosi zituzten atzerrian, ondoren benetako su-arma bihurtzeko.
Guardia Zibila atxilotuen etxebizitzak miatzen. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia Zibila atxilotuen etxebizitzak miatzen. Argazkia: Guardia Zibila

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Puiun (Nafarroa) eta beste bat Sanxenxon (Pontevedra), lehergailuak legez kanpo egitea eta armakin eta munizioekin trafikatzea egotzita. Interpolen laguntza izan dute operazioan.

Ikerketa irailean abiatu zen. Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroaren (CITCO) bidez jakin zuen Guardia Zibilak bi udalerri horietan bizi ziren hainbat pertsonak ustez lehergailuak erosi zituztela.

Hainbat ikerketen ondotik, Pontevedran bizi zen 35 urteko lehen erosle bat identifikatu zuten: etxean nahasketa leherkorrak egiten eta hori nola egin azaltzen zuten bideoak argitaratzen aritzen zen.

Era berean, Nafarroan bizi zen 40 urteko bigarren erosle bat identifikatu zuen Guardia Zibilak, hirugarren pertsona batez baliatuta lehergailuak erosten zituena. 2020ko martxoan ere atxilotu zuten, arma-trafikoaren aurkako beste operazio batean. Interpolen laguntzarekin, bigarren gizon horrek, bere lagunarekin batera, atzerrian arma detonatzaile ugari erosi zituela jakin zen. Poliziaren arabera, arma horiek benetako su-arma bihurtuko zituzten gero.

Hiru pertsonak atxilotu ondoren, eta haien etxebizitzak miatu ostean, hainbat produktu kimiko atzeman zituzten, bai eta lehergailuak legez kanpo fabrikatzeko tresnak ere. Gainera, eraldatzeko prest zeuden pistolak edo 100 bat kartutxo detonatzaile ere atzeman zituen poliziak, edo armak manipulatzeko zenbait tresna eta makinaria.

Poliziak atxilotuen etxean topatutako hainbat munizio Poliziak atxilotuen etxean topatutako hainbat munizio

Zure interesekoa izan daiteke

PARIS (France), 15/07/2026.- Screens display the results of the vote, 291 in favor and 241 against, on a bill on the right to assisted dying at the National Assembly in Paris, France, 15 July 2026. (Francia) EFE/EPA/TERESA SUAREZ
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eutanasia legezko izango da Ipar Euskal Herrian ere, Frantziako parlamentuak heriotza lagundua izateko eskubidea onartu ondoren 

Orain arte, 2016an onartutako Claeys-Leonetti legeak gaixotasun terminala eta bizi-pronostiko laburra zuten pertsonentzako sedazio sakon eta jarraitua ahalbidetzen zuen. Aurrez ere Asanblea Nazionalak hiru aldiz onartu zuen lege-proiektua, baina atzera bota izan du hori gehiengo kontserbadorea duen Senatuak. Hainbat aldaketa eta erreforma eginda, oraingo bozketa behin betikoa izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X