Hauek dira 400 kasutik beherako intzidentzia metatua duten EAEko udalerriak
Pixkanaka hobera egiten ari da covid-19aren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan, eta halaxe erakusten du intzidentzia-tasa metatuaren kurbak ere. Gaur-gaurkoz, udalerri handi guztiek, alegia, 5.000 biztanletik gorakoek, gorriz margotuta jarraitzen badute ere, txikiagoen artean badira azken egunetan oso kasu positibo gutxi edo bat bera ere atzeman ez dutenak.
Araban, esaterako, Bernedo (0 kasu 100.000 biztanleko), Bastida (384 kasu), Ekora (374 kasu), Guardia (325 kasu), Lagran (0 kasu), Moreda (371 kasu) eta Urizaharra (347 kasu) dira 400 kasutik beherako intzidentzia duten udalerriak. Aurreko ostegunean baino lau udalerri gehiago (Bernedo, Bastida, Guardia eta Lagran), hain zuzen ere.
Bizkaian ere badira 400 kasuko langa azpitik dauden tokiak. Arratzuk (243 kasu), Elantxobek (0 kasu) eta Mendexak (211 kasu) zituzten daturik onenak otsailaren 10ean. Gaurkoan, berriz, Aulesti (299 kasu 100.000 biztanleko), Forua (331 kasu), Gautegiz Arteaga (354 kasu), Ispaster (268 kasu), Izurtza (348 kasu) eta Lanestosa (383 kasu) batu dira zerrenda horretara. Aurretik aipatutako hirurek, Arratzuk, Elantxobek eta Mendexak, 243, 0 eta 211 kasuko intzidentzia metatua dute gaur, hurrenez hurren.
Oraindik lurralde zigortuena den arren, Gipuzkoan ere badira 400 kasura heltzen ez diren udalerriak: Alkiza (285 kasu 100.000 biztanleko), Beizama (0 kasu), Belauntza (0 kasu), Errezil (0 kasu), Gaztelu (0 kasu) eta Leaburu (264 kasu). Belauntzak eta Errezilek, beraz, eutsi egin diote osteguneko joerari. Kontrara, Gaintzak ez du lortu 400 kasutik beherako udalerrien artean kokatzea, 877 kasura igo baita bertan intzidentzia azken egunotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.