Alonsotegiko bizilagun batek bonba abisu faltsua eman zuen hegazkin batean
Guardia Zibila Alonsotegiko (Bizkaia) bizilagun bat ikertzen ari da desordena publikoaren ustezko egile gisa, Loiutik Galiziara zihoan hegazkin bateko bidaiari batek bonba zeramala faltsuki abisatu ostean.
Larrialdietako taldea jarri zuten martxan A Coruña Aireportuan, Guardia Zibileko 50 kide baino gehiagorekin, bidaiariak lehergailurik ez zeramala egiaztatu zutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuko Ordezkaritzak igorritako adierazpenaren arabera, Tealovo operazioa otsailaren 21ean amaitu zen, Alonsotegiko bizilagun bat desordena publiko delitu batengatik ikertu zutelarik, bonba mehatxuagatik.
Azaroaren 19ko 06:36ean, herritarrekin komunikatzeko Eusko Jaurlaritzaren app-aren bitartez (Zuzenean), mezu bat jaso zuten, Bilbo-A Coruña hegaldia hartzera zihoan pertsona baten inguruan. Mezu horren arabera, bonba bat zeraman motxilan, "hegaldian zehar lehertarazteko asmoz".
Hegaldia identifikatuta, ikusi zuten hegazkina Bizkaitik aireratua zegoela jada. Berehala, larrialdietako taldea jarri zuten martxan Alvedro-A Coruña aireportuan, askotariko espezialitateetako Guardia Zibilaren 50 agenterekin.
Hegazkina lurreratu zenean, terminaleko eremu seguru batean kokatu zen. Bertan, larrialdietako ebakuazioa egin zuten, eta hegazkina sakonean arakatu. Hala, baztertu zuten barnealdean zein bidaiarien ekipajean lehergailurik zegoenik.
Ustez lehergailu hori zeraman pertsona identifikatuta, aztertu egin zuten, egiaztatzeko bere gauzen artean ere ez zeramala horrelakorik. Hortaz, faltsutzat jo zuten mehatxua.
Une horretatik aurrera, Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen, mezu faltsua bidali zuen pertsona identifikatzeko. Egindako miaketen ostean, abisu faltsuaren ustezko igorlea aurkitu zuten, eta ikertua izateko deitu. Ondorioztatu zutenez, bien arteko harreman txarra izan zen hori egiteko arrazoia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.