Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Gertakariak iragan igandean jazo ziren hiriburuko erdialdean. Emakumea Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten.

29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Emakumea Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten, bertan artatzeko.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, erasoa igandean gertatu zen hiriburuko erdialdeko etxebizitza batean.

Horren berri jasotakoan, Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta gizona atxilotu zuen, genero indarkeria egotzita.

Anbulantzia batek biktima artatu, eta Txagorritxuko Ospitaleko larrialdietarako zerbitzura eraman zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X