INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Erasoa ostegun honetan gertatu da Gasteiz erdiguneko etxebizitza batean. Ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute genero indarkeria delitua egotzita.

22 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Udalak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, erasoa bart gertatu da Gasteiz erdiguneko etxebizitza batean.

Atxilotu eta polizia-etxera eraman ostean, ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute genero indarkeria delitua egotzita

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu