Euskararen arnasguneetan behera egin du erabilerak
Euskararen erabilerak behera egin du euskara gehien erabiltzen den tokietan, hau da, arnasguneetan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) egindako ikerketa baten arabera.
Oro har, Uema osatzen duten 87 herrietako eta Tolosaldeko beste seitako kaleetan erabilerari eutsi diote. 10 pertsonatik 6 kalean euskaraz aritzen dira; 10etik 4, beraz, gaztelaniaz, eta % 2, beste hizkuntza batzuetan.
Erabilera maila altuena duten guneetan, baina, behera egin du. Uemak hiru maila bereizten ditu euskal hiztunen portzentajearen arabera: euskaldunak % 90etik gora direnean, % 80-90 direnean eta % 60-80 direnean.
Lau urteko epean, 2017tik hona, % 86tik % 83ra jaitsi da kaleko erabilera udalerri euskaldunenetan. Bigarren mailan dauden herrietan ere, 3 puntuko jaitsiera izan da: % 82tik 2017an % 79ra orain. Hirugarrenean, hau da, euskal hiztun proportzio txikiena duten udalerrietan, ordea, apur bat igo da erabilera: % 53tik % 55era.
Adin tarteei erreparatuta, euskararen erabileran atzera egin dute nerabeek eta gazteek (15-24 urte). Haurrek eta heldu gazteek (25-64), ordea, orain dela lau urte baino joera handiagoa dute euskaraz aritzeko. Edozein kasutan, 2017tik hona aldeak ez dira oso handiak; gehienez, puntu batekoak.
Uemak azaldu duenez, euskaldun dentsitateak zerikusi zuzena du erabileran. Gero eta euskaldun gehiago badaude, erabilera handiagoa izango da. Aritz Abaroa Uemako presidentearen hitzetan, "euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsuak dira euskara erabiltzeko, eta hori da, hain justu, udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan jokatzen duten rol garrantzitsuenetako bat". Edozein kasutan, dentsitate handieneko eremuetan ere arriskuak daudela ohartarazi du. "Bilakaera negatiboa izaten ari dira eremu horiek", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.