Heriotza mendian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pirinioetan hildako mendizale gasteiztarraren gorpua berreskuratu dute

Atzo topatu zuten hilotz, baina eguraldia tarteko, ezin izan zuten bertatik atera. Helikopteroz Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.

Pirinioetan, Hiru Errege Mahaian, hilda topatutako mendizale gasteiztarra gaur berreskuratu du Guardia Zibilak. Goizeko lehen orduan martxan jarri da erreskate taldea, eta eguraldiak hobera egin bezain azkar, helikopteroa gorpua zegoen lekura gerturatu ahal izan da. Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.

Atzo aurkitu zuten hilotz, Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean. Asteartetik zegoen desagertuta, goizean abiatu zen Linzako aterpetxetik, eta iluntzerako itzuli ez zela ikusita, larrialdietako zerbitzuak ohartarazi zituzten eta berehala haren bila hasi ziren. 

Orain autopsiak argitu du zer dela eta hil zen. Lehen hipotesien arabera, nekeak eta hotzak jota hil zen 40 urteko gizonezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X