Asteazkenera arte luzatu dute orduko 100 kilometrotik gorako haize ufadengatik ezarritako abisu horia
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da egunotan Euskal Herrian, eta zenbait tokitan ufada handiak eragingo ditu. Horregatik, abisu horia ezarri dute astearte honetan, orduko 100 kilometrotik gorako abiadura harrapa dezaketelako haize boladek.
Bereziki, mendi inguruetan nabarituko da haizea, baina kostaldean ere orduko 80-100 kilometroko abiadura har dezake. Arratsaldean egoera baretu egingo da zertxobait, baina gauean indarrez joko du berriro haizeak.
Gauzak horrela, asteazkeneko 09:00ak arte egongo da indarrean abisua.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, indarra galduko du bihar haizeak, orduek aurrera egin ahala, eta tenperaturak pare bat gradu epelduko dira.
Ostegunerako laino gehiago espero dira. Zeruak estalita egongo dira, eta hegoaldean euria egingo du. Kostaldean, berriz, argiuneak ikusiko dira, eta tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango. Araba hegoaldean eta mendi inguruetan haizeak gogor joko du oraindik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda