39 urteko gizonezko bat hil da Irunen, autoan zihoala horma baten kontra jo ondoren
39 urteko gizonezko bat hil zen, atzo arratsaldean, Irungo Molino errepidean izandako auto-istripuan. Ibilgailuak horma baten kontra jo zuen, eta kolpearen ondorioz, kopilotua bertan zendu zen. Autoaren gidaria, berriz, anbulantzian Donostia Ospitalera eraman zuten larri zaurituta.
Ezbeharra ostiral honetan gertatu zen, 20:45ean. Lehen ikerketan arabera, gidariak autoaren kontrola galdu zuen, eta errepidetik atera zen ibilgailua. Ondorioz, autoak horma baten aurka talka egin ondoren, errepidearen beste aldean zegoen horma bat jo zuen. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren ezbeharraren tokira.
Segurtasun Sailaren arabera, atzokoarekin dagoeneko lau dira aurten Gipuzkoan zirkulazio-istripu batean hil diren pertsonak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda