Elurtuta ere egin du Korrika Gasteizek!
Atzo arratsaldean Amurriotik abiatu zen 22. Korrika, eta gelditu gabe dihardute korrikalariek "HitzEkin" leloa herriz herri eramanez. Lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramango dute, helmugara arte ezkutuko mezua barruan gordeta duela.
Ostiral honetan, Gasteiz zapaldu du Korrikak, aurtengo edizioko lehen hiriburua, eta elurrak ez ditu euskaltzale eta korrikalariak kikildu.
Bizkaia atzean utzita, Eibartik sartu da gaur Korrika Gipuzkoara, 09:30ean. Debabarrena eta Debagoienetik ibili dira eguerdi aldera arte, Elgoibar, Soraluze, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza aldean. Ondoren, hirugarrenez zapaldu dute korrikalariek Araba, Legutiotik hasita. Arratsaldean iritsi dira Gasteizera, Bergarako atea kaletik.
Hiriburuko erdialdetik ibili ostean, 21:00ak aldera Elorriagako atea kaletik atera dira. Apirilaren 2ko ordu txikietan, Nafarroara helduko dira, Sakanan barrena, Olazagutia, Bakaiku, Etxarri Aranatz eta Uharte zeharkatzeko.
Gaurkoan herri hauetara iritsi da edo helduko da Korrika:
Apirilak 1, ostirala
Durango 05:11
Abadiño 06:00
Elorrio 06:55
Berriz 07:40
Zaldibar 08:10
Mallabia 08:36
Ermua 08:59
Eibar 09:30
Elgoibar 10:16
Soraluze 10:55
Bergara 11:59
Arrasate 12:57
Aretxabaleta 13:43
Eskoriatza 13:56
Legutio 15:00
Urbina 16:00
Luku 16:26
Dura 16:58
Gasteiz (Bergarako atea) 17:09
Gasteiz (erdialdea) 20:13
Gasteiz (Elorriagako atea) 21:00
Arkauti 21:07
Dulantzi 22:18
Deredia 23:04
Agurain 23:49
Apirilak 2, larunbata
Zalduondo 00:39
Araia 01:20
Egino 01:52
Olatzagutia 02:34
Bakaiku 03:56
Etxarri 04:24
Lakuntza 05:09
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.