INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume zauritu dituzte arma zuriz Baionako etxebizitza batean

Ustezko erasotzaileak ihes egin du. 64 eta 28 urteko emakumeak Bordeleko Pellegrin ospitalera eraman zituzten.
Pellegrin ospitala. Argazkia: Centre Hospitalier Universitaire Bordeaux.
Pellegrin ospitala. Argazkia: Centre Hospitalier Universitaire Bordeaux.

64 eta 28 urteko bi emakume arma zuriz zauritu dituzte, bart, Baionako etxebizitza batean. EITB Mediak jakin duenez, erasotzaileak bi emakumeak laban batekin zauritu ditu  eta ihes egin du.

Emakumeak Bordeleko Pellegrin ospitalera eraman dituzte, eta oraingoz, ez dute haien osasun egoeraren berri jakinarazi. 

Polizia judizialak ikerketa bat abiatu du gertakaria argitzeko asmoz, eta erasotzailearen bila ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X