SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arteako Ustrukue jatetxeko lehen solairua eta teilatua erre dira sute batean

Ekomuseoaren eraikinean dago jatetxea. Sua arratsaldean piztu da tximinian, jatetxea hustu dute baina ez da zauriturik izan.

Sutea izan da 15:45 aldera Arteako Ustrukue jatetxean eta kiskalita geratu dira lehen solairua eta teilatua. Ezaguna da eraikina, Arteako ekomuseoa dagoen baserria baita.

Eusko Jaurlaritako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dena dela, ez da inor zauritu sutean.

Antza denez, tximinian piztu da sua eta ondoren, lehen solairura zein teilatura zabaldu dira sugarrak, altuera handia hartuz.

Hainbat suhiltzaile talde joan dira lanera eta bertan ziren oraindik 19:00ak aldera, sutea itzalita bazegoen ere.

Artekoa Ekomuseoa. Argazkia: Begoña Barrutia Artekoa Ekomuseoa. Argazkia: Begoña Barrutia

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X