Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Oviedon 14 urteko neska bat hiltzea egotzita

Ustezko erasotzaileak 30 urte ditu eta biktimaren bizilaguna zen.
14 urteko neska hilda topatu duten eraikina. Argazkia: EFE
14 urteko neska hilda topatu duten eraikina. Argazkia: EFE

14 urteko neska bat labankadaz hilda topatu dute Oviedoko etxebizitza batean, eta Poliziak haren bizilagun bat atxilotu du, hilketaren egilea delakoan, EFE agentziak ikerketaren iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Hilotza biktimaren gurasoen etxebizitzan aurkitu dute, arratsaldeko 16:00ak aldera. Auzokideek ohartarazita, poliziak etxean sartu direnean, gizon bat topatu dute neska gaztearen gorpuaren ondoan, odolez beteta eta labanaz egindako zauriekin. Ospitalera eraman dute,  atxilotuta.   

Ustezko hiltzaileak 30 urte ditu eta biktimaren bizilaguna zen. Auzokideek adierazi dutenez, duela hiru aste joan zen eraikin horretara bizitzera.

Poliziak homizidioa egotzi dio eta epaileak kasua sekretupean jarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X